Lagundu gaitzazu


Gure elkartean era desinteresatuan aritzen diren zenbait guraso daude, eguneroko bizitzaren jarduerek libre uzten dieten denbora musutruk ematen dutenak. Gure elkartea askea eta anitza izateaz gain, bazkideek proposatutako ekimenei eta proiektuei irekita dago.

Laguntzaile batzuek modu jarraian lan egiten dute, mota guztietako eskolaz kanpoko jarduerak aurrera eramaten, bazkideei kasu egiteko bulegoa irekitzen, e.a….Beste batzuek ahal duten neurrian hartzen dute parte, laguntza behar denean, esate baterako inauterietako txokolatadan, Olentzero jaian  (senitartekoei salda eta txorizoa jatera gonbidatzen zaienean) edota galdutako gauzen erakusketan. Beste batzuek etxetik lan egiten dute, testuak birpasatzen eta euskaratzen, iragarkiak eta zirkularrak diseinatzen, e.a….

Anima zaitez parte hartzera¡ Ekarpen guztiak garrantzitsuak dira. Zure esku dago erabakitzea zertan, nola eta noiz.