Zeintzuk dira gure helburuak?


  • Gurasoei beren seme-alaben heziketarekin zerikusia duten alderdi guztiei buruzko aholkua, sostengua eta laguntza ematea.

 

  • Ikastetxearen hezkuntza jardueretan laguntzea.

 

  • Gurasoek ikastetxearen kudeaketan parte hartu dezaten bultzatzea.

 

  • Ikasleen gurasoen ordezkaritza erraztea Eskola Kontseiluan.

 

  • Ikaslegoaren erabateko formakuntzaren eta bere nortasunaren garapenaren aldeko jarduerak sustatzea, babestea eta laguntzea.

 

  • Formakuntza jarduera osagarriak antolatzea guraso, tutore eta ikasleentzat.