ATLETISMO


NORTZUK GARA?

Atletismoa praktikatzen duen talde bat gara eta denon artean, ahalegin guztiak batuz, atletismoaren praktika sustatu nahi dugu eta herriari bere onura luzatu.

Pentsatzen dugu, edozein kirol praktikatzeak  forma fisikoa hobetzeaz gain,  giza erlazioak hobetzeko ere izan behar duela.

Beste gauza batzuen artean gure lanarekin baztertu nahi dugu atletismoa aspergarria delakoaren ideia, hau da, lasterketetan parte hartzea baino ez dela. Horregatik hasiera-hasieratik era askotako ariketak planteatzen ditugu, altuera-jauzia, luzera-jauzia, hirukoitza, jaurtiak (pisuarena, xabalinarena eta abar) baita lasterketak ere, eta beti jolas moduan.

Horren gainean, kontuan hartuko dugu aisialdian kirol-praktikak duen garrantzia, eta honetan oinarrituta giza trebetasuna eta elkarrekin bizitzeko ohiturak sustatuko ditugu gizatasuna eta bizikidetasuna lortzeko.

IKASKUNTZA-METODOLOGIA

Atletismo-gaiak ikasteko prozesuan hiru etapa izango ditugu gure atletismo eskolan:

 

  • I. Maila: “Jolas egokitua” esaten dugunarekin hasiko gara, atletismoa oinarrizko praktiketan aritzeko. Fase honetan, batez ere, jolasean arituko gara, eta norbanakoaren joera eta sormena landuko dugu oinarrizko abilezia-mugimenduetatik hasita (desplazamenduak, jauziak, biraketak, jaurtiketak) ondorengo etapetan sartuko gara atletismo trebetasunak lantzen. [6-7 urte]

 

  • II. Maila: Atletismoari buruzko mailaz mailako ezagutza irakatsi nahi dugu, osotasunez hartuta eta oinarrizko mailatik hasita espezifikoeneraino. Haurrak atletismo espezialitateen oinarri teknikoak ikasiko dituzte pixkanaka-pixkanaka, lehen mailan lortutako oinarrizko abilezia mugimenduak garatuko ditugularik. [8-11 urte]

 

  • III. Maila: Atletismoa kirol gisa. Etapa honetan aurreko etapan osotasunez ikasitako modelo teknikoak zuzenduko ditugu  ohiko atletismo tekniketarantz hurbilduz. norgehiagoka etapa honetan motibazio bikaina izango da ikasitakoa praktikan jartzeko eta gehiago ikasteko. [12-16 urte]

 

HELBURUAK ETA PLANGINTZA

Eskola praktikan jartzeko ildo nagusi batzuk ezarrita izan behar ditugu, helburu zehatzak eta baita garatzeko plangintza ere, izan ere, premisa hauek izan ezean ez dago eskola modu zuzen eta egokian eramaterik.

Berrio-Otxoa Atletismo Eskolaren asmoak

Helburuak zehaztu baino lehen ondorengo premisak kontuan hartu behar ditugu:

  • >Atletismo ikaste prozesua, edozein ikasketetan bezala progresiboa izan behar da eta bai adinari bai haurren beharrei egokituko zaie, baita aurki daitezkeen bestelako zailtasunei ere.

 

  • >Atletismoaren edozein espezializaziotan goizegi edo lasterregi aritzeak helburuak azkar lortzea ekar dezake hasiera batean, baina ondoren geldialdia eta atzerapena eragin dezake. Horregatik, beharrezkoa den denbora erabiliko dugu gure atletek kirol eta giza heldutasuna lor dezaten behar den momentuan.

 

Berariazko helburuak

Aurreko arrazoiengatik Berrio-Otxoa Atletismo Eskolaren helburuak ondorengo premisek bideratuko dituzte:

 

  • >Kirolaren aldeko gogoa sustatu eta bereziki atletismoaren aldekoa.

 

  • >Haurren psikomotor garapenarekin jarraitu eta lagundu, baita gaitasun fisikoak hobetu ere.

 

  • >Ez dugu bultzatuko atleten espezializazio goiztiarrik.

 

  • >BFAk eskaintzen duen Eskola Kirola programan (kross, miniatletismo eta pista) parte hartu, baita federatuen lasterketa konkretuetan ere.

 

  • >Sozializazioa landu, jolasa eta kirol jardueren bidez sozializazio estrategiak garatuz haurrengan.

 

  • >Norgehiagoka baliabide erakargarri gisa erabili, beti behar den neurrian haurren adinaren arabera.

 

  • >Atletismoa era dibertigarri batean ezagutu eta ikasi, jarduerek jolas-izaera izango dutelarik.

 

KIROL ESKAINTZA

 

Eskola honetako ikasleak adinaren arabera banatuko dira taldeka. Honela izanda lau maila desberdin osatuko ditugu atletismoak dituen ikaste eta irakaste faseetara egokituz, ahalik eta irizpide pedagogiko eta zuzenenak jarraituko ditugularik.

Beraz, Berrio-Otxoa Atletismo Eskola 6-16 urteko gazteentzat bideratzen da, kategoria desberdinetan bananduta: prebenjamin (6-7 urte), benjamin (8-9 urte), alebin (10-11 urte) eta infantil-kadete (12-16 urte).

Aurrekoa esanda, egunero kategoria guztientzako entrenamenduak emateak bereizten gaitu, familien beharretara moldatuz. Honela, egunero prebenjamin, benjamin eta alebin kategorientzako entrenamenduak antolatzen ditugu 17:15etik 18:15era, eta infantil-kadete kategoriaren atletek egunero izango dituzte entrenamenduak 18:15etik 19:30era.

Laburbilduz, adina dena dela izanda ere, egunero entrenamenduak ditugu, lehen hezkuntzako ikasleek lehenengo orduan arituz, eta bigarren hezkuntzakoek jarraian, aurrekoek beren entrenamendua amiatu ondoren.

Azkenik, arrazoi pedagogikoengatik, prebenjaminak direnentzat (6-7 urte) gehienez ere astean entrenamendu saio bat antolatzen dugu, eta gainontzeko kategorientzat  (8-16 urte) astean bi.

Asteko entrenamenduez gain, ere asteburuko atletismo-jarduera ugari eskaintzen ditugu, taldean parte hartuz. Esandako atletismo-jarduerak hurrengoak dira eta jarraian azalduko ditugu:

  • Miniatletismo
  • Kross
  • Pista
  • Lasterketa popularrak

 

MINIATLETISMO

 

Miniatletismo topaketak ez dira ohiko atletismo-ekitaldien antzekoak, hau da, ez daukate arautegi zorrotzik. Beraz, horrelako topaketak jardunaldi irekiak dira, atletismo flexible baita dibertigarria ere bultzatuz.

Zentzu honetan, miniatletismoa leku desberdinetan antolatu daiteke (frontian, pabiloian edo atletismo-pistan) eta txikienentzat (8-11 urte) bideratuta dago.

Azken finean, honelako jarduerei esker mini-atletek gorputzaren oinarrizko abileziak erabiliko dituzte, hala nola, korrika egitea, salto egitea edo jaurtitzea.

KROSS

 

Euskal Herrian krossa gure sustraietan daukagu. Zelaian zehar korrika egitean datza, hau da, zirkuito naturaletan.

Beraz, kross zirkuitoak inguru zabaletan eta basotsuetan kokatzen dira, oro har belarrez betetako zelaietan.

Lasterketa hauetan adin desberdinetako atletek parte hartu ahal dute eta korrika egiteko distantziak egokituko dira parte-hartzaileen adinaren arabera.

PISTA

Pistan antolatutako lehiaketek atletismoaren proba desberdinak elkartzen dituzte, hau da, lasterketak, jauziak eta jaurtiketak.

Lehiaketa hauek Zorrotza, Basauri, Getxo eta Durangoko pistetan antolatuko dira eta atletek arestian esandako probetan ikasten hasteko aukera izango dute, baita beste taldeetako gazteekin lehiatzeko ere.

Nahiz eta oro har bigarren hezkuntzako atletentzat bideratu, ere antolatzen dira horrelako jardunaldiak lehen hezkuntzakoentzat.

 

LASTERKETA POPULARRAK

 

Lasterketa popularrak atletismoaren/atletismo-munduaren klasiko bat dira. Lasterketa hauetan distantzia zehatz bat korrika egiten da, parte-hartzaileen adinaren arabera egokituta, Bizkaiko herri eta hiri desberdinetako kaleetatik.

Horrelako lasterketetan atletismo eskolako guztiok elkartzen gara, eta bai txikienek bai nagusienek parte hartzen dute, baita gurasoek eta entrenatzaileek ere.

Denboraldian zehar, lasterketa popular kontaezinetan parte hartzen dugu, korrika egiten Bilbon, Basaurin, Barakaldon, Getxon edo Portugaleten, besteak beste.

 

ATLETISMO CAMPUSA

 

Aspaldi honetan, atletismo campus batzuk antolatzen ari gara, 8-16 urteko gazteentzat bideratuak, atletismo eskolako kide izan zein ez direnentzat.

Bai gabonetan bai udan antolatutako campusa, Ortuellako atletismo-moduluan kokatzen da eta data bietan eguneko koloniak dira. Campusen helburu nagusiak atletismoko proba desberdinak ezagutzea da, baita ere urtean zehar entrenamenduetan lortutako abileziak garatzea.

Honi guztiari kirol-jolasak gehituko genizkioke ondo pasatzeko eta beste talde-kideekiko harremanak sortzeko asmoarekin.

Azken finean, helburu nagusia atletismoa era dibertigarri batean ezagutzea baino ez da.

 

 

 

 

IZENA EMATEKO KUOTA

KOKAPENA

Menéndez y Pelayo Marcelino Kalea, 25, 48006 Bilbo, Bizkaia