GURASO ESKOLA BH


IES Luis Briñas-Santutxu BHIko Ikasleen Guraso Elkartea


 

BILBOKO GURASO ESKOLAK
Hasiera

Guraso agurgarriak:

Institutuko Gurasoen Elkarteak plazera du zuengana jotzea, Guraso Eskolan parte hartzera gonbidatzeko. Informazio, prestakuntza eta eztabaida-gune horren erronka familiei orientazioa eta laguntza ematea da, seme-alabak prestatzeko prozesuan.

Jarduera urtarriletik maiatzera astean behin egingo dugu, pertsona espezializatu baten laguntzarekin (psikologoa, pedagogoa …). Horrek jarraibideak eta pistak emango dizkigu familiek gure hezkuntza-trebetasunak modu autonomoan gara ditzagun. Kontua ez da “errezeta” gisa irtenbide itxiak ematea, familia bakoitza, seme eta alaba bakoitza desberdinak baitira, eta etengabeko bilakaeran baitaude.

Guraso eskolak Bizkaiko eskola eta institutu askotan egiten dira eta bai familiek bai irakasleek oso ondo balioesten dute bere kalitate eta berrikuntzagatik.

Zatoz eta parte hartu.

Agur bero bat
Ikasleen Guraso Elkartea

Eguna: 2020ko otsailaren 3an (astelehena)
Ordua: 17:00etan
Lekua: Bigarren Hezkuntzako liburutegian
Hezitzailea: Ados