KARATE


SARRERA

Karatea begirunea eta ahalegina bezalako balioak lantzen dituen arte martziala da. Hauek, edozein kirol-helbururen bilaketa baino garrantzitsuagoak dira.

Kirol hau simetrikoa da, lateralitatea garatzeko lagungarria, hortaz, gorputzaren atal guztien eta burmuinaren hemisferio bien lan baliokidea bultzatzen du.

 

KARATEAREN ONURAK

Karate egiteak ondorio onuragarriak ditu, maila fisikoan zein emozionalean. Defentsa pertsonalerako metodoa izanik, forma fisikoa hobera egiten du.

Gaitasun psikomotrizeak (koordinazioa, oreka, indarra edota elastikotasuna) eta norberarenganako konfidantza eta kontrola hobetzeaz gain, begirunea eta ahalegina bezalako balioak sustatzen ditu.

Aisialdia euskeraz gozatu.

IRAKASLEAK

Aitor Rey Ortega. Gerriko marroia. Euskadiko  Kumite txapelduna Kadete. Hasiera-taldea monitorea.

Francisco Jose Castillo Hernandez (Kiko). Gerriko beltza 2.go Dan. Eskola Kiroleko monitorea eta Gabi monitorea.  Eskola Kiroleko monitoreak.

JARDUARAREN INFORMAZIOA

4 - 13 urte bitarteko neska eta mutilei zuzendua

Hastapen-taldea: 4-7 urte bitartekoak

Eskola Kiroleko taldea: 8-13 urte bitartekoak

Eskoletan karatearen funtsezko atalak landuko dira: KIHON (teknika), KATAK (ustezko kontrakoen aurkako formak) eta KUMITE (borroka, 10 urtetik aurrera).

Hastapen-taldean arte martzial honen oinarrizko teknikak eta arauak erakutsiko dira, jokuaz eta partehartzeaz baliatuz.

Adin goiztiarrean, umeak kirol-jardueran parte hartzearaztea eta euren forma fisikoa eta funtsezko gaitasunak (koordinazioa, oreka, autokontrola, kontzentrazioa) hobetzea ditu helburu.

8 urte edo gehiagoko umeel dagokienez, aipatutakoak aparte, norberaren gaitasunak bultzatuko dira, esfortzua eta etengabeko hobekuntza direla medio. Norberarenganako segurutasuna eta autokonfidantza indartuko da eta Eskola Kiroleko lehiaketetan eta teknifikazio entrenamenduetan hartuko dute parte.

Karate Bigarren Hezkuntzaren gimnasioan ematen da, bi taldetan:

4-7 urte (hastapena)

Ordutegia: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik-18:30era

Kuota: Matrikula IGEko kideentzat 15 € / kideak ez direnentzat 40€. Hileko kuota: 22€.

Lehenengo kuota bikoitza da. Holan, ikasleak ikastaro osoa betetzen badu, ez du azken kuota (maiatzekoa) ordaindu behar.

8-13 urte (eskola-kirola)

Ordutegia: astearte eta ostegunetan, 16:45etik-18:15era

Kuota: Matrikula IGEko kideentzat 15 € / kideak ez direnentzat 40€. Hileko kuota: 26€. Lehenengo kuota bikoitza da. Holan, ikasleak ikastaro osoa betetzen badu, ez du azken kuota (maiatzekoa) ordaindu behar behar.

Eskolak teknifikazio-entrenamenduekin osatzen dira. Hauetan umeak beste ikastetxeko ikaslekin elkarten dira.

Batzordekidea: Sergio, IGEko aita laguntzailea. Jardueraren garapen egokia zaintzen du eta ikasleen familiarekin harremanetan dago.

Enpresa: SHINGITAI KARATE

Telefonoa:676 021 387
Posta elektronikoa: info@shingitai.es