KIROLANITZA


Jarduera hau talde-kirolak ezagutu eta haien gaitasun pertsonalak balioztatu nahi duten umeentzat zuzenduta dago. Kirol desberdinak ikasten hasteko aukera ematen dienez, etorkizunean haien gaitasunak eta interesak kontuan hartuta egokiena dena hartzen lagunduko die. Gainera, jarduera honen bitartez kirol-praktikarako zein eguneroko bizitzarako oso ezagutza onuragarria lortzen da (eragilea, adierazkorra eta sortzailea).

JARDUERAREN HELBURUAK

 

Jarduera honek umeek funtsezko zenbait gaitasun eragile lortzea du helburu nagusi, kirol desberdinak direla medio. Hurrengo trebetasun hauek landuko dira:

-desplazamenduak, biraketak, saltoak, boteak, paseak eta harrerak,

-kirola erabiltzea aisialdia gozatzeko,

-jokukideak errespetatzen ikastea eta talde-lana sustatzea,

-hile bakoitzeko kirola egiteko behar diren materialak eta jolas-tokiak ezagutzea,

-norberaren gorputza ezagutzea: segmentoak, lateralitatea, oreka…

 Aisialdia euskeraz gozatu.

 

JARDUERAREN INFORMAZIOA

Jarduera hau HH4  eta  HH5  bitarteko umeei zuzenduta dago

Ordutegia: Asteaskenetan 17:00 - 18:00

Lekua: Lehen Hezkuntzako gimnasioa

Kuota: Matrikula IGEko kideentzat 15 € /  kideak ez direnentzat 40€. Hileko kuota: 18€

Batzordekidea: Patri, IGEko ama laguntzailea. Jardueraren garapen egokia gainbegiratzen du eta ikasleen familiekin harremanetan egoten da.

 

Enpresa: EDUKABILBO

Telefonoak: 94 646 68 67

Posta elektronikoa: extraescolares@edukabilbo.com