MATEMATIKA MATERIAL MANIPULAGARRIEKIN


Goza ezazu Matematikekin jolastuz. Matematika manipulagarriak, norberak nahi duen beste alditan ukitu, konposatu eta deskonposatu, daitezkeen zenbakiak, zatikiak, forma geometrikoak, eragiketa aritmetikoak, algebraikoak, objektuak,... dira. Haurrak, material hauekin jolasten duen bitartean, ezagutza logiko-matematikoak pixkanaka-pixkanaka bereganatzen ditu, gozatuz, askatasunez eta bere irudimena landuz. Ezagutza logiko-matematikoak lantzeaz gain, psikomotrizitate xehea edo fina, kontzentrazioa, pazientzia, ukimena, begiaren eta eskuaren arteko koordinazio gaitasuna, banakako eta taldeko lana, belaunaldi arteko harremanak, etab. ere lantzen dira material hauei esker.

TAILERRAREN HELBURUAK

- Haurrek ongi pasa dezatela ikasten duten bitartean.

- Haurrek, edukinen ezagutza beraien erritmo propioan barneratu dezatela, haiei interesgarria iruditzen zaien materiala hautatuz.

- Matematika bizitzan zehar gertatzen diren ohiko gertaerekin lotu dezatela, matematiken erabilera praktikoa jorratuz.

- Edukinak forma konkretutik hasita ikas ditzatela, ondoren forma abstraktua ulertu behar dutenean, erabilgarria izan dadin.

- Ikasteko eta emaitza zuzenarekin jotzeko Norebaren hanka sartzeak baliagarriak eta ezinbestekoak direla ulertu dezatela.

- Kontzeptu abstraktuak buruz ikasi beharrean, lantzen ari diren edukinaren zergaitia eta jatorria uler dezatela eta honela, edukina ulertuz barneratu dezatela.

- Emaitzak beraien kabuz aurkitu ditzatela. Material hauek akatsen kontrol propioa dutenez gero, haien kabuz konturatzen dira zerbait gaizki egin dutela.

- Aisialdia euskeraz gozatu.

TAILERRAREN METODOLOGIA

Haurrek materialak aukeratzeko eta haiek nahieran erabiltzeko askatasuna daukate.

Giro alaia izango da, jolas etengabearekin eta ipuinekin, haien parte hartzea ezinbestekoa izango da  ipuineko pertsonaiek haien helburuak lor ditzaten.

Material artisauak erabiliko dira, haietariko asko, Montessori metodologian erabilitako material originaletan oinarritutakoak dira. Guztiak paperarekin, kartoiarekin, egurrarekin eta hainbat koloreko telekin eginda daude.

ZER DA MATEMATIKA MANIPULAGARRIEN TAILERRA

Nekerik edo asperdurarik gabeko lan esparru dibertigarri bat da, eta bertan haurrek matematikak ukituz, bagiztatuz, ulertuz, barneratuz biziz  eta jolastuz gozatzen  dute.

ZER EZ DA MATEMATIKA MANIPULAGARRIEN TAILERRA

Ez dira klase partikularreko edo laguntza klaseak.

Hala ere, tailer honi esker, esparru honetako ezagutzak lantzen dira eta haurren ezagutza maila hobetu egiten da.

SAIO BAKOITZEAN HONAKO HAU EGINGO DA:

1- Edukin matematikoa daukaten ipuin edo jolas parte-hartzaile batekin hasiko gara.

2- Haientzat erakargarria den materiala aurkezten zaie. Haurrei materiala ematen zaie uki dezaten eta berarekin esperimentatu dezaten, ondoren haien kideei azladuko diete zein den, haien ustez, material horren erabilera.

3- Material horren erabilera zehatza eta materialarekin nola jolasten den azalduko zaie haurrei. Ondoren, haurrek, nahieran jolastuko dute materialarekin, jarraibide batzuk emanez haiei, beharrezkoa balitz.

4- Saioaren amaieran, guztiak bilduko gara eta bakoitzak azaldu nahi duena adieraziko die kideei.

 

ERABILIKO DITUGUN MATERIAL MOTAK

-Montessori metodoan erabiltzen diren materialetan oinarritutako material artisauak.

- Material birziklatuak: (Kartoiak, papera, ohialak, plastikozko botilak, tapoiak, lijazko papera…)

- Naturako materialak (fruitak, fruitu sikuak, hostoak …)

- Beste batzuk (zinta itsagarria, pintzak,…)

 

JARDUERAREN INFORMAZIOA

HH4-HH5: ostirala 12:45- 13:30

Kuota: 12€/hilean, matrikula 15

Batzordekidea: Beatriz Marquina, IGEko ama , jarduera zaintzen du eta ikasleen familiekin herremanetan dago.

Enpresa: PATATITO

Telefonoa: 679 664 693
Posta elektronikoa: patatitoextraescolares@gmail.com