SORMENA ETA HEZKUNTZA EMOZIONALA


SORMENA ETA HEZKUNTZA EMOZIONALA

DESKRIPZIO OROKORRA

Arte eta sormen adierazpenak umeei tresna emozionalak eta sozialak ematen dizkie, gero heurek izugarri atsegin zaiena aurki dezaten. Bizitza betea eta emankorra izatera laguntzeaz gain, bere burua adierazteko, esperimentatzeko eta ikasteko ingurune egokia eskaintzen die.

Heziketaren berrizkuntzarako azken joerekin bat gatoz, Eduardo Punset-en eta Ken Robinson-en ildoari jarraituz. Hauek sormenaren ekarpena heziketan eta munduan defendatzen dute.

Tailerrak ikasleak marrazketara eta margolaritzara hurbiltzea eta beraien sormena eta zentzumen artistikoa sustatzea ditu helburu, ongi pasatzen duten bitartean. Ez da beharrezkoa aurretiko ezaguera izatea eta jarduera Lehen Hezkuntzako maila guztietako ikasleentzat irekita dago.

TAILERRAREN HELBURUAK

Umeak sormen eta arte tresnez hornitzea, gaur egungo mundu aldakorrera hobeto molda daitezen.

Kuriositatea, tolerantzia, originaltasuna eta buru-malgutasuna handitzea eta jarrera positiboa eta eraginkorra piztea umeengan.

Emozioen erregulazio positiboaren prozesuari laguntzea, ingurune seguru batean.

Enpatia, norberaren motibazioa, autokontrola, eta nola ez, harreman sozialak landuko ditugu.

Aisialdia euskeraz gozatu

TAILERRAREN METODOLOGIA

Garrantzitsuena ez da emaitza, prozesua baizik.

Giroa ludikoa eta motibatzailea izango da, umeak ikasketa emozionalarekin konekta daitezen.

Mota askotako arte-gaiak landuko ditugu (tenperak, pintzelak, modelatzeko masa, kolorezko paperak, oihalak, artileak, egurrezko margoak, argazkiak, birziklatutako gaiak, e.a.).

Irakatsiko dugu nola erabiltzen diren, umeek beraien emozioak adierazteko integra ditzaten askatasun osoz.

 

ZER DA SORMEN TAILERRA?

Arte gaiekin esperimentatzeko eta emozioak erregulatzeko ingurunea da.

Hor sentimendu guztiak ongi etorriak eta modu egoki batez bideratuak izaten dira.

Kolorez, ehundurez eta gai desberdinez beteriko tailerra da, non esperimentazioa librea den.

Begiralea ume bakoitzaren zerbitzura dago.

Eta oso dibertigarria da¡

 

ZER EZ DA SORMEN TAILERRA?

Ez da marrazketa klasea, ez dugu marrazten ikasiko. Dena dela, esku eta konposiziorako trebetasunak hobetu egiten dira.

Batzutan etxera eramango dituzte eginiko lanak, beste batzutan ez… beti ere umeek erabakiko dute.

ZER EGINGO DA SAIOETAN?

Prestatzeko gorputz ariketa dibertigarriak eta nola dauden ikusteko erronda, dauzkaten beharrak antzemateko.

Ariketa sortzailearen proposamena.

Banakako eta taldeko aldi sortzailea

Bukaeran, egin duguna erakusten eta partekatzen dugu

GURASOAK

Komentatu begiralearekin sor dakizueken edozein iradokizun edo zalantza, denok aberasteko eta egunez egun hobetzeko.

Hiru hilez behin txosten laburrak banatuko dira. Bertan ume bakoitzak landutako edukiak eta  bizipenak azalduko dira.

Begiraleari banakako hitzordua eska diezaiokezue.

ERABILIKO DITUGUN GAI MOTAK

Arte gaiak: tenperak, pintzelak, pisu eta kolore desberdineko paperak, artileak, egurrezko margoak, argazkiak, pegamentua, artaziak, kartoi meheak, zerak, egurrezko margoak...

Birziklatutako gaiak (kutxak, kartoiak, tapoiak, e.a.)

Birziklatutako gai naturalak (hostoak, lurra, pinaburuak…)

Modelatzeko masa etxekoa izango da, gai naturalekin eginda (irina, gatza eta ura) eta klasean prestatuko dugu.

JARDUERAREN INFORMAZIOA

Jarduera hau HH4  eta  HH5  bitarteko umeei zuzenduta dago

Ordutegia: Ostegunetan 12:45 - 13:30

Kuota: Matrikula IGEko kideentzat 15 € /  kideak ez direnentzat 40€. Hileko kuota: 13€

Batzordekidea: Beatriz, IGEko ama laguntzailea. Jardueraren garapen egokia gainbegiratzen du eta ikasleen familiekin harremanetan egoten da.

Enpresa: PATATITO

Telefonoa: 679 664 693
Posta elektronikoa: patatitoextraescolares@gmail.com