TAICHI


ZER DA?

Wudang Nei Jia barne ariketa sistema bat da, Zhang Sanfeng maisu taoista eta alkimistak sortu zuen Wudang mendietan zegoela. Qi Gon-ek oinarrizko mugimendu desberdinak kateatzen ditu, Wudang-eko barne estilo guztietakoak (Tai Chi, Bagua, Xing Yi, Tai Yi).

 Qi Gong arnasketa teknika, mugimendu eta posizio konkretuz osatzen da, eta hauetaz baliatzen da energia orekatzeko, gorputz-buru komunikazioa, sentitze ahalmena eta norberan kontzientzia hindartzeko.

HELBURUAK

Helburu nagusiena praktikatzailearen osasuna hobetzea da, burua eta gorputza lerrokatzen, energi mugimendua estimulatzen eta burua lasaitzen.

 Ariketa hauen bidez defentsa sistema hindartzen da eta gaixotasun eta minak aurrez ikusten dira.

NORENTZAT DAGO ZUZENDUA?

Jarduera edozein pertsona taldeari dago zuzendua, bai norberan defentsarako metodo on baten bila daudenak bai eta meditazioa mugimentuarenkin barne-pakea bilatzen dutenak ere.

Ez da egoera fisiko berezirik behar, gaztetik eta adin elduetara egin daitekeen jarduera delako. Hala ere, edozein gaixotasunik balego, komenigarria da begiraleari azaltzea ariketak egokiak egiteko eta minik ez hartzeko.

METODOLOGIA

Klaseak ordu bat eta laurdenekoak dira.

Lehenengo ordu erdian burua eta gorputza prestatzen dira Tai Chi egiteko.

Beroketak luzaketak, arnasketa ariketak, psikomotrizitate ariketak eta gorputz zuzenketan datza.

Bigarren atalean Tai Chi edo Qi Gong ariketak egiten dira taldekideen lanaren bilakaeraren arabera.

Lan espezifikoak automasajeaz eta atzapar presioaz (gorputzeko akupuntura puntuetan presioa egitea) lagundutak daude. Meditazioa teknikek, bai estatiko bai dinamikoek, lasaitasuna eta poztasuna sortzen dute.

Gure burmuina estimulatzen dugu koordinazioa eta memoriaren bidez, eta osoki eta ohartuki bizitzen laguntzen dizkiguten trebetasun fisikoak garatzen ditugu.

Beste alde batetik, mugimendu bakoitzean lantzen diren teknika martzialak egiterakoan gorputzaren kokapen egokia lortzen da.  Praktikatzaileak bere arreta guztia behar du.

INFORMAZIOA

ORDUTEGIA: astearte eta ostegunetan, 18:45etik - 19:00etara

KUOTA: Matrikula IGEko kideentzat 15 € / kideak ez direnentzat 40 €. Hileko kuota: 35 €.

LEKUA: 2. hezkuntzako gimnasioan.

KOORDINATZAILEA: Mª Jose Goienetxea, IGEko ama laguntzailea. Jardueraren garapen egokia zaintzen du.

ENPRESA: DAO SHEN GONG
Telefonoa: 615 784 600
Posta elektronikoa: info@daosengong.com