3-4 URTE
Adin honekin abesti errezekin 4 edo 5 soinuko kantak hasiko gara eta eurek piano laguntzaz edo keinuen bidez ikasten dute. Taldeka abestearen ohitura hartzen da eta urteak pasa ahala notak gehitzen ditugu kantuei eta erregistroa handitzen dugu.Eurek ere perkusio txikiko tresnekin laguntzen dituzte.
Soinu fuerte eta suabearen arteko desberdintasuna (soinuaren intentsitatea) barneratzen hasten dira eta hau kantuetan eta entzumenetan lantzen du umeak. Jolasen bidez soinu grabeak eta zorrotzak (soinuaren altuera) bereizten hasten dira eta eurek ahotsarekin soinu baten altuera imitatu ahal dute.
Tinbre desberdinetako soinuak diskriminatzen hasiko gara eta horrela umeak gorputzak berak dituen aukera sonoroak ahotsarekin landuz ezagutuko ditu. Azkenik, luze eta laburraren arteko desberdintasuna (soinuaren iraupena) barneratzen du umeak eta gorputzarekin latzeaz gain ahotsarekin ere desberdintasun hau hamaika ariketen bidez landuko da. Kontu hau islatzeko idazkera ez da arrunta izango (marra luzeak eta motzak)
4-5 URTE
Musika parametroak sankonduz goaz eta musikako grafia ezagutuz joango dira: pentagrama, eskalako soinuak, solen ikurra, erritmo ezberdinak (borobila, zuriak, beltzak..).Ixilunea ere bisualki ezagutu behar dute eta antzezteko gai izan behar dira. Buruz erritmo serie batzuk gogoratzeko gai izan behar dira.
Adin honekin soinuaren intentsitatea oraindik islatuko da arrunta ez den idazkerarekin (puntu handiak eta txikiak). Soinuaren altuera identifikatzeko zorrotzagoa da grabeak,erdikoak eta zorrotzagoak bereizten baitute.
Gelako musika tresnen izenak ikasiko ditugu eta fisikoki ezagutzeaz gain familietan sailkatu ere egingo ditugu (sokazkoak,haizezkoak…). Tinbre ezberdinak oraindik arrunta ez den grafiarekin eta kolereen bidez familia bakoitzarako.
JARDUERAREN INFORMAZIOA
ORDUTEGIA: astearteetan 12:45etik - 13:30era
KUOTA: Matrikula IGEko kideentzat 15 € / kideak ez direnentzat 40€. Hileko kuota: 16€
BATZORKIDEAK: Bea, ama laguntzailea. Jardueraren garapen egokia zaintzen du eta ikasleen familiekin harremanetan dago.
Enpresa: PATATITO
Telefonoa: 679 664 693
Posta elektronikoa: patatitoextraescolares@gmail.com