WEB BERRIA ESTREINATZEN DUGU


 Azkenean hilabete askotan zehar egiten ibili garen lana erakutsi ahal dizuegu. Gure web orria gaurkotu dugu eta dinamikoago eta erakagarriago bihurtu dugu. Ahalegina nabarmena izan da, baina egin dugun lanarekin harro gaude. Oraindik hainbat gauza egiteke daudela jakin badakigu… baina ezin genuen gehiago itxaron¡

Plataforma eta edukiak eguneratu ditugu, atal desberdinen arteko nabigagarritasuna hobetu dugu eta blog-a gehitu diogu. Honetan IGE-n “egosten” diren nobedade guztiak argitaratuko dira: egitasmoak, jarduerak, txangoak, lehiaketak eta abar…

Web gune berri hau zuengan pentsatuz egin da, Luis Briñas Santutxu LHIko familia guztiengan. Formatoa askoz ere modernoagoa, freskuagoa, dinamikoagoa eta intuitiboagoa izatea nahi dugu, behar ahal duzuen guztia ahalik eta arinago aurkitzeko modukoa. Egiteko lan ugari egon arren, gure taldea saiatuko da eduki gehiago sartzen, pixkanaka pixkanaka, berriak eta abian dauden proiektuak besteak beste.

Gure burua berriztea eta zuengana iristea ditugu helburu. Hauek gure asmoak izanik, Luis Briñas Santutxu IGE-k urtebete baino gehiago darama sare sozialetan parte hartzen, berriak, irudiak, dokumentuak, bideoak eta zuen interesezkoak izan daitezkeen beste multimedia baliabideak partekatzen. Gure Facebook orriaren ohiartzunarekin oso pozik gaude, ez soilik familia mailan, baita auzo mailan ere. Ikusgaiagoak gara eta gero eta gehiago hartzen gaituzte aintzakotzat auzoko hezkuntza- eta jolas-plataformek garatzen dituzten proiektuetan. Guzti hau posiblea da zuei esker, gure lana hedatzeko orduan zuen lankidetza eta laguntza ezinbestekoa baita. ESKERRIK ASKO¡¡

Aldaketak zuen gustokoak izatea espero dugu eta, hobetzeko nahian, zuen iritziak eta ideiak ematera gonbidatzen zaituztegu. Gustatuko litzaiguke zuek parte hartzea gogoz IGE-ko ekimen eta egitasmo guztietan, hau barne. Dakizuenez, sortu diren lan-talde guztietan gurasoek borondatezko lana egiten dute, guztiz desinteresatua. Hauek beraien denbora eta batez ere ilusioa jartzen ari dira IGE sendo eta gogotsu eusteko, beti ere gure seme-alaben ongizatearen eta zoriontasunaren alde.

Gure txoko berria oso gogokoa dugu eta zuei ere guri bezain beste gustatuko zaizuelakoan gaude.

Berriro ere, gure talde osoaren izenean, MILA ESKER.