XAKEA


¡¡JAKE MATE!!

ZER DA?

Xakea kirola da, buru trebetasuna behar du, estrategia eta taktika baten oinarritzen da, jolaza egituratuta eta araututa dago, ez dago sortearen menpe; eta bere konplexutasuna eta konbinazio batzuen edertasuna ikusita artea bezala kontuan hartu daiteke.

Guk erabiltzen ditugun mailetan, orain dela urte asko xakea Bizkaiko Foru Aldundiko eskola-kirol programaren parte da, eta oraindik bakarkako kirol bezala onartzen da; taldeetako lehiaketa oso txapelketa polita da.

HELBURU OROKORRA

Ez da ahaztu behar xakea jolaz bat dela, lehenengo helburua ikaslea ondo pasatzea da, era honetan ikasleak konturatu gabe errezago ikasten du.

Erreminta pedagogiko pare gabea da, ikasleen ahalmenak garatzen laguntzen du, arauak onartzen, gainerakoetarako errespetua, erabaki-hartzea, memoria, kalkulua, ekintza guztiek erantzun bat daukatela edo eduki dezaketela kontuan izan eta honi aurreratzen saiatzea, kontzentratzea, pentsamendu sortzailea...eta abar.

Aisialdia euskeraz gozatu.

 

NORENTZAT DAGO ZUZENDUA?

Hasiera batean, xake ikasketak 6 urtetik aurrera egiten dira.

JARDUERAREN GARAPENA

Ikaslearen mailaren arabera 2 maila daude:

 1. HASTAPENA

 - Taula: kokapena, laukia kopurua eta bere izenak, zutabeak, diagonalak eta ilarak (1. klasea). Adinaren arabera taularen historioa.

 - Piezak: laguntzen dutenak (labirintoak, damen pastela, zaldi espioia... eta abar). Pieza-jartzea.

 - Xakea: Nola ihes egin xaketik. Xake matea.

 - Endrokea: Motza eta luzea.

 - Itotakoa

 - Koroatzea eta peoitik peoira pausuz.

 - Taulak egiteko erak.

- Oinarrizko mateak: Erregeak eta bi dorreak erregearen kontra (eskailera matea), Erregea eta Dama Erregearen kontra ( Eriotzaren musua) eta Errege eta Dorrea Erregearen kontra.

 -Ohar algebraikoa.

 

2. HOBETZEA

 -Taktika: Eraso bikoitza, Klabada, ikerraldirako xakea, xake bikoitza, xake trabesean... eta abar.

 - Estrategia: Erdia, erdia zabalduta, peoi egituraren garrantzia (azken peoiak, peoi zintzilikariak, isolatutako dama-peoia, tolestutako peoiak, gutxien erasoa... eta abar.)

 - Zutabe eta diagonal irekien ustiapena.

 - Espazioa

 - Garapena

 - Peoien oinarrizko garapenak. Dorre-peoien izakera berezia, karratuaren araua, oposizioa eta triangulazioa.

 - Dorreen oinarrizko garapenak. Philidor posizioa, Lucena edo zubia... eta abar.

 - Jolazak jokatu idazten eta erlojoarekin ohitzea.

JARDUERAREN INFORMAZIOA

ORDUTEGIA:

LH1- LH2- LH3-  LH4  asteazkenetan 13:45 -14:45

Lekua: Polibalente gelan

Kuota: Matrikula IGEko kideentzat 15 € /  kideak ez direnentzat 40€. Hileko kuota: 18€

Batzordekidea: Eva, IGEko ama laguntzailea. Jardueraren garapen egokia gainbegiratzen du eta ikasleen familiekin harremanetan egoten da.

 

Enpresa: EDUKABILBO

Telefonoak: 94 646 68 67

Posta elektronikoa: extraescolares@edukabilbo.com