JARDUERAREN DEFINIZIOA
Zumba 2006an Alberto "Beto" Pérez kolonbiarrak sortu zuen fitness diziplina da, gorputz osansuntsua mantentzera zuzendua. Dantza-mugimenduez baliatzen da gorputza garatzeko eta indartzeko eta bere malgutasuna lantzeko, zenbait ariketa aerobikorekin konbinatuta.
Zumbak erritmo latinoamerikatar nagusiak erabiltzen ditu eguneroko jardueretan, salsa, merenguea, cumbia, reggaetona eta samba besteak beste. Saio bakoitzeko 800 kaloriaraino erre daitezke.
JARDUERAREN HELBURU OROKORRAK
Autoestimua eta norbereganako konfiantza hobetzea
Egoera fisikoa eta koordinazioa garatzea
Estresa gutxitzea
Malgutasuna hobetzea
Ondo pasatzea eta sozializatzea
ONURAK
Umorea bizitzen du
Kaloriak erretzen ditu
Giharrak bizkorzen ditu
Tentsioak askatzen ditu
Sozializazioa laguntzen du
NORI DAGO ZUZENDUTA
Eskolak mota guztietako jendeari zuzenduta daude.
Parte-hartzailearen adinak edota dantzarako trebetasun mailak ez dute garrantzi handirik, zumba erraza eta edozeinek egiteko modukoa baita.
Ikasteko eta ondo pasatzeko gogoak baino ez dira izan behar.
JARDUERAREN GARAPENA
Eskolek 75 minutuko iraupena dute. Beroketan eta bukatzeko unean ordu laurden bat inguru erabiliko dugu, aurreko eta ondoko beroketa eta luzaketa oso garrantzitsuak baitira lesioak ekiditzeko.
Gainontzeko denboran azalpenak, erakustaldiak eta jardueraren praktika garatuko dira.
Saio guztiak hasiko dira aurrekoetan ikasitakoa gogoratzen eta indartzen.
JARDUERAREN INFORMAZIOA
ORDUTEGIA
BH1-BH4: Ostiralak, 17:00 - 18:30
HELDUAK: Ostiralak, 18:30 - 19:45
PREZIO: 20 €/hileko, matrikula 15 €
BATZORDEKIDEAK: Dori Marina , jardueraren garapen egokia ikuskatzen du IGEko kideak.
Enpresa: EDUKABILBO
Telefonoak: 94 403 93 41 ____ 94 646 68 67
Posta elektronikoa: info@edukabilbo.com