GOIZEKO GELA


Duela zenbait urtez geroztik Luis Briñas-Santutxu IGE-AMPAk  goizeko haurtzandegi-zerbitzua kudeatzen du Haur eta Lehen Hezkuntzan.

Goizeko gela honen helburua eskolan sartzeko ordua eta lan-ordutegiak bateragarri egitea da. Honela, familiek umeak utz ditzakete eskolan, primeran zainduta, lanera joan baino lehen.

Goizeko gelan garatzen diren jarduerak arautuak ez badira ere, umeen zainketa egokia bermatzen da, bakoitzaren adina eta beharrak kontuan hartunda.

 

ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA

HAUR HEZKUNTZA

Hiru eta sei urte bitarteko umeentzat zuzendua, zerbitzua irailaren bigarren eskola-egunean jarriko da martxan. Bi urtetako umeen kasuan, egokitze-aldia bukatu osteko lehenengo lan-egunean hasiko da. 

Zerbitzuaren ordutegia: goizeko 8.15etatik 9.15etara arte, eskola-egutegiaren azken eskola-egunera arte.

 

LEHEN HEZKUNTZA

Sei eta hamabi urte bitarteko umeentzet, zerbitzua erabili ahal izango da irailaren lehenengo  eskola-egunetik.

Zerbitzuaren ordutegia: goizeko 8.00etatik 9.00etara arte, eskola-egutegiaren azken eskola-egunera arte.

 

KUOTAK

Zerbitzuan izena ematean 60 €ko fidantza ordaindu beharko da.

Fidantza honek erabiltzaileen jarraikortasun-konpromisoa indartzea du helburu, ume baten bajak beste taldekoen kuotaren igoera nabarmena dakarrelako.

Baten batek zerbitzua uzten badu ikasturtean zehar, fidantza galtzen du.

Zerbitzuaren prezioa kalkulatzeko begiralearen koste osoa 9 hileko kuotatan zatituko da. Hauek fakturatuko dira irailetik maiatzara arte izena ematean emandako kontuan, hilearen lehenengo bost egunetan (irailan izan ezik, hilearen erdialdean egingo baita). Kuota ikasturtearen hasieran zehaztuko da, zerbitzuaren erabiltzaileen kopuruaren arabera.

Erabiltzaileak hilearen zenbait egunetan huts egiten badu, inoiz ez zaio dirurik itzuliko, hilabete osoak fakturatuko baitira.

Ordainagiriren bat itzultzen bada, doakionari jakinaraziko zaio, hile horretan ordain dezan. Pagamendua ez badu egiten, baja emango zaio automatikoki eta itzultzeak sortutako gastuen ardura hartu beharko ditu

Emandako fidanza ikasturtea bukatutakoan itzuliko da, ikasleak ez badu hurrengo urtean jarraitzeko asmorik.

 

 

ERABILTZAILE BERRIEN ONARPENA

Zerbitzuan erabil ahal izateko eskolako IGEko kidea izan behar da (IGEko kuota egunean izanda)

Zerbitzua inoiz erabili ez dutenak, hau da, fidantza ordaindu ez dutenak, erabiltzaile berriak dira. Besteek, fidantza berreskuratu gabe dauden bitartean, plaza gordeta dute.

Ikasturtean zehar ume berriak sartu ahal izango dira, begiraleak jarritako kupoa bete arte (umeen adinaren arabera). Erabiltzaile berri hauek fidantza ordaindu behar dute izena emateko orduan.

 

JARDUAREN INFORMAZIOA

Batzordekidea:  Natalia Rodríguez, IGEko ama laguntzailea. Jarduera zaintzen du eta ikasleen familiarekin harremanetan dago.

Telefonoa: 688746934

Posta elektronikoa:  igebrinas@gmail.com