LOMCE ETA HEZIBERRIri PLANTO!


LOMCE-HEZIBERRIK EZARRITAKO 3.MAILAKO FROGARI UKO!!!

Jakingo duzuenez, azkenean aurten Euskal Herriko ikastetxeetan,LOMCE-HEZIBERRI legeak ezarritako 3 mailako haurrentzako frogak egiten hasiko dira.

Aspalditik ari da euskal hezkuntza komunitatea LOMCE HEZIBERRI ezarri ez dadin lanean.

Aspaldi arrazoitu dugu, LOMCE-HEZIBERRIKk ezarri nahi duen errebalida sistemarekin ez gaudela ados, gure haur eta gazteen garapen eta etorkizunerako kaltegarria izango dela, baina gure iritziaren gainetik administrazioak aurrera egitea erabaki du gure arrazoi guztiei muzin eginez.

LOMCE-HEZIBERRIren errebalida sistemaren lehen pausua izango den 3 mailako froga ez egiteko deiak, gero eta gehiago ari gara entzuten (EHIGE, Herri Plataformen Topagunea..) eta guk ere Luis Briñas-Santutxu Ikastetxeko gurasook bat egiten dugu dei horrekin.

Horregatik, datorren maiatzak 5etatik, 8:45etan Lehen Hezkuntzan egingo ditugun agerraldietan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, guraso, irakasle zein ikasle.

Bertan, LOMCE-HEZIBERRIrekiko eta 3. mailako frogarekiko gure desadostasun irmoa adieraziko dugu eta garrantzitsua da ahalik eta jende gehien bertaratzea, azken bazterreraino ozen entzun dadin gure hitza...Egun berean 16:45etan Karmelo Ikastolarekin batera Basarraten agerraldi zabala egingo dugu

3. MAILAKO FROGARI UKO!!!!