Zer da IGE?


Ikasleen Gurasoen Elkartea (IGE) ikastetxe berean matrikulatutako seme-alaben amek eta aitek osatutako talde bat da, iraunkorki jarduerak egiteko helburuarekin modu demokratikoan antolatua, irabazi asmorik gabea, eta inolako gobernu erakunderen, alderdi politikoren, erlijio sinesteren eta enpresaren mende ez dagoena.

Kurtsoan zehar ekintza anitz gauzatzen ditugu, hala nola eskolaz kanpoko jarduerak, kurtso bukaerako txangoa edo inauterietako txokolatada. Olentzero jaialdian laguntzen dugu eta Bilboko udalarekin, Osakidetzarekin eta hainbat elkarterekin (bai auzo mailan bai estatu mailan) elkarlanean aritzen gara.

Baina IGE-a zerbait gehiago da, gure seme-alaben heziketarekin konprometituriko gurasoak gara. Honela, gure partaidatzearekin, ikastetxearen kudeaketan eta Eskola Publikoaren kalitatearen hobekuntzan laguntzen dugu

IGE-k ordezkari bat dauka ikastetxeko Eskola Kontseiluan. Hau hezkuntza komunitateko kide guztien partaidetza-organoa da, ikastetxearen kontrolerako eta kudeaketarako, eta gure zentroan kalitatezko heziketarako baldintzak bete daitezela zaintzen du.