IGE


Ikasleen guraso elkartea (IGE)

Kaixo¡ Mila esker honaino heltzeagatik. Ilusio handia egiten digu gureganako interesak eta zu ezagutzeko irrikitan gaude.

Gure seme-alaben eskola hobetzeko asmoz lan egiten duen guraso elkartea gara. Familiei laguntzen diegu, zerbitzuak eskaintzen ditugu eta jarduerak antolatzen ditugu ikasle guztientzat, modu desinteresatuan.

Atal honetan nor garen eta nola antolatzen garen azalduko dizugu. Zuk parte hartu nahi izanez gero, nola egin erakustea dugu helburu nagusi.