IGEKO AZOKA


Gogoratuko duzuenez,  Jostailu Solidarioen Proiektuan  jostailu eta liburu pila jaso genituen, eta haietariko asko eskatu zituzten familiei eman genien.
Aurten lehenengo aldiz, oraindik geratzen diren dohaintza guztiekin, AZOKA bat ospatu behar dugu eskolan.

Bertan, prezio sinbolikoetan (1 eta 10€ren artean) jasotako dohaintza guztia salgai aurkituko duzue.

Laguntzeko eta prezio onean gauzaren bat lortzeko aukera bikaina da!

Bildutako dirua ikasleentzako materiala erosteko izango da. Beraz, azokara etortzera animatzen zaituztegu!

📌Hurrengo  ostirala, maiatzak 24ean izango da, 16:45an Bigarren Hezkuntzako patioan.