DANTZA MODERNOA


Musika eta dantza izugarri gustatzen bazaizkizu, dantza moderno eta funky/hip hop eskolek zoratuko zaituzte¡

ONURAK

Dantzak, oso dibertigarria izateaz gain, onura asko ditu, bai fisikoak bai emozionalak. Sentimendu adierazteko modua da eta, era berean, ikasteko bidea:

  • >Jarrera txarrak zuzentzen eta elastikotasuna irabasten laguntzen du
  • >Koordinazioa, mugimenduen bizkortasuna eta oreka trebatzen ditu
  • >Gihar-garapenari eta bizkar-hezurraren formari laguntzen die
  • >Orekaren eta erreflexuen hobekuntzari ematen dio aukera
  • >Gorputz-adierazpena, entzumena eta oroimena garatzen ditu
  • >Talde-lana sustatzen du
  • >Aisialdia euskeraz gozatu

HELBURUAK

Jarduera honek helburu desberdin ditu: sormena eta irudimena piztea, diziplina honen eskakizunen araberako gorputzaren garapena fisikoa behatzea (nola lantzen denaren arabera gorputzaren bilakaera desberdina da), gaitasunen garapenari laguntzea (norberak berezko nortasuna dauka, garatu beharrekoa),....

Jarduera hau 5 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.

Dantza eskolak emateko metodologia hurrengo hau da: beroketa, ariketak (oinak, gorputz-enborra, tenduak, e.a.), koreografiak eta talde-lana. Maila-frogak egingo dira ikasle bakoitzaren bidea eta aurrerapena ezagutzeko.

Pasa den kurtsoaren helburutariko bat izan zen ikasleek haien koreografia propio sortu ahal izatea, bakarka zein taldeka. Beste helburu bat talde-lana izan zen. Formakuntza jarraitzea eta txapelketen munduan sartzea ditugu epe luzerako helburu, dantza nola bizi den jakin dezaten.

 

JARDUERAREN INFORMAZIOA

Ordutegia

LH1-LH2: astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik - 18:00etara

LH3-LH4: astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik - 19:00etara

LH5-LH6-BH: astelehen eta asteazkenetan, 19:00etatik - 20:00etara

Lekua: BH-ko gimnasioan

Kuota: Matrikula IGEko kideentzat 15 € /  kideak ez direnentzat 40€. Hileko kuota: 18€

Batzordekide: Isa, jardueraren garapen egokia ikuskatzen duen eta ikasleen familiekin kontaktuan dagoen IGEko kidea.

Enpresa: EDUKABILBO

Telefonoa: 94 646 68 67

Posta elektronikoa: extraescolares@edukabilbo.com