2018 ELKARTASUNERAKO JOSTAILUAK PROIEKTUA


Azken urteotan bezala Jostailu Solidarioak proiektua garatu nahi dugu. Beraz, prest gaude erabiltzen ez dituzuen JOSTAILUAK eta LIBURUAK (egoera onean daudenak) JASOTZEKO, beste aukerarik ez duten eskolako umeei emateko.

AZAROAREN 22an eta 23an, GOIZEAN sartzeko orduan, parte hartu nahi duten familiek euren ekarpenak eman ahal izango dituzte dagokien ikastetxeko sarreran.

Jostailuak lortzeko interesaturik dauden familiak harremanetan jar daitezke IGE-rekin bai IGEko txokoan dagoen gutunontzian (2. Hezkuntzako atezaindegiaren ondoan) eskaera sartzen (kontakturako datuak eta seme-alaben izenak eta kurtsoak adieraziz), bai igebrinas@gmail.com e-mailaren bitartez. Honela hitzordu pertsonala adostu ahal izango dugu jostailuak edota liburuak diskrezio osoz emateko.

Soberan geratuko diren jostailuekin eta liburuekin Elkartasun Azoka antolatuko da ondoko hilabeteetan. ¡Laster informatuko zaituztegu!

Zuen ekarpen guztiak eskertzen dizkizuegu aldez aurretik, proiektu hau aurrera ateratzeko beharrezkoak dira eta! Mila esker!