ZURE USTEZ, ZER DA MARTXOAREN 8A?


Badator “Martxoaren 8a”, eta urtero bezala, IGE-AMPAk jarduera bat proposatu nahi dizue, egun honek daukan garrantzia gogorarazteko.  Animatuko zarete? Segi irakurtzen!

Erantzun hurrengo galderari: Zure ustez, zer da “Martxoaren 8a”?

Idatzi esaldi edo lema bat, eskulan bat egin, inspiratzen zaituen emakume baten rola hartu eta mozorratu… Erabili zure irudimena edo begiratu proposamena!

  • Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edo DBHn bazaude, parte har dezakezu!!!
  • Atera argazki bat zure lanari eta bidali ezazu hurrengo helbidera : igelbsweb@gmail.com
  • Adierazi zure izena, abizenak eta kurtsoa.

Epea: martxoaren 8ra arte.

Jasotako argazkiak sare sozialetan argitaratuko dira, eta, asko badira, sorpresa egongo da!

Animatu eta parte hartu!